Bakeak historian zehar izandako irudikapen eta esanahien inguruko bidaia
II. kapitulua: 2016ko maiatzetik 2017ko urtarrilera arte
Erakusketak, interbenzioak, argitalpenak

 

Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Bake-ituna

Bake-ituna proiektuak bakeak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean izan dituen irudikapenak lantzen ditu. Proiektuaren epizentroa Donostian badago ere, 10 herrialde eta hiri baino gehiagora hedatuko da maiatzaren 26tik 2017ko urtarrilaren 15 arte .

Hainbat gauza hartzen ditu abiapuntutzat: Francisco de Vitoriaren irudi enblematikoa, zeinak Europako Nazioarteko Zuzenbidearen lehen eskola–Bakearen Iberiar Eskola edo Salamancako Eskola–inspiratu baitzuen, XVI. mendean; «heretikoen» aurkako gerrak; moriskoen eta juduen kanporatzea; eta Amerikaren kolonizazioa. Eta aurreko mendetik eta egunera arte izandako gerren ondorengo bake-hitzarmenen zikloarekin amaitzen da.

Bake-itunak bakeak izandako forma eta irudikapen konplexuak esploratzen ditu, eta haren irudikapenen eta esanahien bidez bidaiatzen da historian zehar.

Nazioarteko proiektu gisa planteatzen da; bertan, tokiko zein Europako eragile eta erakunde esanguratsuek parte hartzen dute, hasi Louvre Museotik Jorge Oteiza Fundazio Museora.

1516-2016. Bake Itunak erakusketa nagusiaz gain, proiektuak gertaera historikoei buruzko zazpi erakusketa (ikerketa-kasuak), ikerketa monografiko bat eta artista garaikideen zazpi ekoizpen (Aldiriak) hartuko ditu barne, 10 herrialde eta hiri baino gehiagotan. Era berean, hainbat argitalpen izango ditu.

Proiektuaren ekoizpenerako, komisariotza-taldea, artista sorta zabala eta artean zein historian espezializatutako aholkularien talde bat izan dira.

Proposamenak plan pedagogiko bat du, Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroarekin eta San Telmo Museoaren, Koldo Mitxelena Kulturunearen eta DSS2016EUren bitartekaritza-sailekin lankidetzan garatua.

Lau ikerketa-urteren ondoren (2013an, dagoeneko, 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza erakusketa ardatz nagusi izan zuen proiektuaren lehen zatia aurkeztu zen), «Bakearen» irudiaren irudikapenari buruzko material sorta ezezagun bat ekoitziko da.