Bakeak historian zehar izandako irudikapen eta esanahien inguruko bidaia
II. kapitulua: 2016ko maiatzetik 2017ko urtarrilera arte
Erakusketak, interbenzioak, argitalpenak

 

Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Hezkuntza

Bake-itunetik, pribilegiatu egingo dira proiektuaren bitartekaritzarekin zerikusia izateaz gain, hein batean, egituraren aldetik eratzen duten gai pedagogiko materialak. Tabakalera, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta DSS2016EUren bitartekaritza-taldeen laguntzarekin, programa pedagogikoa garatu da. Horren helburua ez da azaltzea edo gidatzea, baizik eta ulertzea, denboran zehar izandako adiera ezberdinetan, pedagogia bake-itunen irudikapenen eta ekintzaren oinarrietako bat izan dela.

Ondorioz, erakusketa nagusiari lotutako 21 ariketaren eta praktika historikoren kokapena eta entsegua proposatzen da. Helburua da aipatutako ariketak hautatzea, erakusketan aurkeztea, eta praktika bezala proposatzea, Bake-itunaren bitartekaritza inguratzen duten lan pedagogiko ezberdinetan. Ibilbidea luzea da: kultur-asimilazioko ariketa jesuitetatik abiatuta (mito indigenen eta kristauen harreman ekumenikoa proposatzen zuten dotrinak deitutakoak), Yoko Onok Fluxus-en inguruan desarmerako eta bakerako proposatutako ekintza performatibo kolektiboetara, Steiner-en «gerraren ulermenetatik» pasatuta; horiek gatazka belikoetan izandako esperientziaren izugarrikeriak marrazten dituzten haurren adibide ugarien oinarriak dira.

 

Mediazio programaren informazio eskuorria hemen.